De architectura

De architectura
Jatorria
Egilea(k)Vitruvio
Sorrera-urteaK.a. I. mendea
IzenburuaDe architectura
Ezaugarriak
Genero artistikoatratatua
Hizkuntzalatina
Egile-eskubideakjabetza publiko eta jabetza publiko

De Architectura (euskaraz Arkitekturaz) edo Arkitekturaren 10 liburuak ezagutzen den arkitektura tratatu zaharrena da, garai klasikotik iritsi zaigun tratatu bakarra, Vitruvio arkitekto, idazle eta teorialari erromatarrak idatzia K.a. I. mendean. Idatzi hau, garai klasikoko pentsaeraren eta bizitzaren inguruaren adierazle da. Antzinate klasikoan idatzitako tratatu honek ondoren garatuko den arkitektura tratatuen eta pentsakeraren oinarriak ezarriko ditu.

Vitruviok giza gorputzaren neurriak behatu eta aztertu ondoren, proportzio hauek arkitekturekin uztartu zituen. Hirien eta hauen arkitekturen neurri zehatzak emateaz gain, garaiko diskurtso politiko eta sozialaren isla da, azkenean, arkitektura praktika honek azpimarratzen zituen arauak gizartean oinarritutako arau politiko eta moralak adierazten zituelako.

Vitruviorentzat edertasun kanona, giza proportzioen antolaera armoniotsuan datza. Gizakien proportzio orekatsu hau, garaiko eraikinetan isladatu behar zirela aldarrikatu zuen.

Bere tratatuaren lehenengo liburuan, Vitruvio, arkitektura eta arkitektoaren izaera liberalaz mintzatzen da. Teorialari honen ustez, arkitekturak alde praktikoa izateaz gain alde teorikoa bazuen. Hori dela eta, arkitekto on batek garaiko Trivium (Hizkuntz jasoak, Historia, Filosofia..) eta Cuadrivium-ak (Artimetika, Geometria, Optila, Astronomia..) menperatu behar zituen. Ideia hauek, Cuattrocento eta Cinquecento-ko Italiako pentsalari eta humanistetan sakonki errotu ziren. Modu honetan, Vitruvioren Arkitekturaren hamar liburuak errenazimendu garaian, artista askorentzako funtsezko iturri bilakatu zen. Hala nola: Brunelleschi, Alberti, Leonardo Da Vinci... tratatu hau abiapuntutzat hartuko zuten beraien arkitektura eta pinturaren lenguai artistikoa garatzerako orduan. Liburu honetan agertzen diren ideiak oso aipagarriak eta baliagarriak dira. Hala ere, ideiarik azpimarragarriena, aldez aurretik aipatutako eraikuntzetan giza proportzio harmoniotsuen uztartzearen beharrarena izango zen. Hamar liburuetatik hirugarren liburuarenlehenengo kapituluan azaltzen da ideia hau:. “Etzanda dagoen gizon batek besoak eta hankak izar baten modura luzatzen baditu eta zilborraren erdian konpas batekin borobil bat marrazten bada, gorputz-adar guztiek marraztutako zirkuluan modu perfektu batean bat etortzen direla ikusiko da. Berdina gertatuko litzateke etzanda dagoen gizon horren inguruan karratu bat marraztu ezkero; oinplantetik burugaineraino eta hanketatik besoetarainoko distantzia karratu perfektu bat sortuko duela ikusiko da”.

Hori dela eta, esan genezake K.a. I mendean idatzitako tratatu honek, Antzinate Klasikoko arkitektura eta pentsakera ezagutzeko iturri ezinbestekoa izateaz gain, ondorengo garaietan garatuko den pentsakeran izugarrizko pisua izan zuen. Esan bezala, Brunelleschi, Alberti, Leonardo Da Vinci.. bezalako genioek Vitruviok zabaldutako bidetik abiatuz ondorengo garaietan garatuko den arkitektuaren inguruko pentsakera baldintzatuko du.


From Wikipedia, the free encyclopedia · View on Wikipedia

Developed by Tubidy